Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zentro psikogeriatrikoko langileek herritarren babesa nahi dute, itxiera ekarri dezakeen iragarritako murrizketari aurre egiteko. Gaur goizean, 11:00etan, Nafarroako Parlamentu aurrean kontzentrazioa jendetsua egin dute, Iruñean. Aurrera begira mobilizazio gehiago aurreikusi dituzte Josefina Arregiko langileek: Igandean, klinikatik Foru plazara martxa eginen dute, feria eguna dela aprobetxatuz. Ostegunean, hilak 20, ELAko delegatuek kontzentrazioa eginen dute, Sunsundeguikoekin batera. Manifestazio bat ere deituko dute hilaren 22an. Bestalde, Sakanako alkateen babesa bilatu dute. Altsasuko Udaleko eta Nafarroako Parlamentuko alderdi guztiei klinikaren egoeraren berri transmititu nahi diete langileek. Horretaz gain, Marta Vera osasun kontseilariarekin biltzeko eskaera egin dute langileek. NaBairen bidez, Nafarroako Parlamentuan klinikari buruzko lan bilera egiteko eskaera ere luzatu dute. Sinadura bilketaLangileak asteartean Altsasuko azokan sinadurak biltzen hasi ziren. Altsasuko ferietan bilduko dituzte, baita Sakanako denda, taberna eta osasun etxeetan ere. Langileek sinadura lehenbailehen ematea eskatu dute, hilaren 22rako jasoko dituztelako. Bestalde, Facebook-en babesa biltzeko profila ere zabaldu dute.LaguntzaileakJosefina Arregi klinikaren alde lagundu nahi duenak langileekin harremanetan jarri dadila.