Disturbio taldearen laugarren diskoa kalean

Guaixe 2011ko urriaren 13a

Disturbio taldeak laugarren diskoa aurkeztu zuen joan zen astean, Daños y perjuicios izenekoa. Aritz Igeltz lakuntzarrak jarri du diskoaren oinarri erritmikoa eta Erik Andueza arbizuarrak gitarra indartsua. Bi sakandarrek labetik atera berri den diskoa aurkeztu zuten Beleixe irratian (FM 107,3).IbilbideaPunkaren harrobi agortezinak, Agurainek, fruitu berria eman zuen milurtekoaren hasieran: Disturbio taldea. Hamar urte geroago taldea inoiz baina sakandarragoa da. Duela lau urte sartu zen taldean Aritz Igeltz, Ziga, bateria jole lakuntzarra. Azken fitxaketa Erik Andueza gitarra jole arbizuarra izan da. Arbizuarrak Hesian taldetik hard rockera egokitu behar izan du denbora errekorrean, baita lortu ere. Bi sakandarrek Disturbio taldearen sustraiarekin bat egin dute: Edorta abeslariarekin eta Iñaki gitarra jolearekin. Beste behin ere, Agurain eta Sakanaren arteko loturak emaitza paregabea eman du.Diskoa eta biniloaDisturbio taldearen azken diskoa hirugarren lanaren (Muy Tóxico) "anaia bikia" dela iragarri dute: "soinu sendoa du, hard-corerantz doana, punkaren eta rockaren indarra galdu gabe" diote. Soinuaren parekotasuna, kantuen itxura, abesteko moduak eta hitzen norabideak 2008ko diskoa ekartzen du gogora. Hala ere, aurreko bi diskoetan (Pólvora eta Solo jugamos si ganamos) ezarritako oinarria ez da galdu: Edortaren ahots urratuak eta bateria eta gitarra indartsuek bere horretan jarraitzen dute.11 abestik osatzen dute diskoa. Aurreko lanetan bezala, abesti batean euskarari lekua egin nahi izan diote. Taldearen hamargarren urtemuga ospatzeko, diskoa ez ezik, LPa ere atera dute. Biniloak oparitxo bat du: Hierro frío aurrerapen kantua bertsio akustikoan. Diskoa Bilboko rock estudioan grabatu dute. Aurreko diskoa bezala, Baga Biga diskoetxeak kaleratu du. Ekoizpena Carlos Creator eta Distorbio taldearena da. Estudiotik zuzenekoetaraDiskoaren grabazioa uste baino gehiago luzatu da. "Alde batetik atsedena ongi etorri zaigu, 3. diskoarekin asko mugitu baikara hemen eta Estatu mailan" azaldu zuen Zigak Beleixe irratian. Aurreko lanak harrera paregabea izan zuen eta beste horrenbeste espero dute orain. Zuzenekoekin hasteko gogotan daude, "hori baita gure lekua". GERTUTIKAritz Igeltz, Ziga eta Erik AnduezaDisturbio taldeko bateria eta gitarraDisturbio arabarra dela diote, baina % 50 sakandarrak zarete.A: Bai, ni duela 4-5 urte hasi nintzen. Talde serioa eta tinkoa da eta gustura nago. Azken diskoan gitarra behar genuen eta Erik deitu genuen. E: Hasieran pixka bat kostatu zitzaidan estiloan sartzea, baina orain kuadrilla bezala gara.Zer gertatzen da Sakana eta Agurainen artean?A: Kasualitatea da. Orokorrean talde guztietan joan-etorriak daude, eta Sakanako musikariek elkar ezagutzen dugunez, batak bestea ekartzen du. Momentu honetan lau edo 5 sakandar gaude Aguraingo musika taldeetan. Konbinazio ona dela uste dut. Zer berri dakar Daños y perjuicios diskoak?A: Taldearen laugarren diskoa da. Aldaketa handiena hirugarrenak, Muy tóxico diskoak ekarri zuen. Laugarrena haren jarraipena da; soinu hori mantendu dugu. Hamaika abestiko diskoa da. Gainera, taldearen hamargarren urtemuga ospatzeko biniloa ere atera dugu. Horrek 12. abesti bat du, Hierro frio abestiaren bertsio akustikoa. 500 ale atera ditugu.Nola definituko zenukete Disturbioren musika?A: Hard rocka da, baina lehendabiziko diskoetako esentzia galdu gabe. Abesti azkarrak daude, abesti suabeak, erdi denborakoak, golpeak, gitarra korteak... Hirugarren diskotik hona soinu aldaketa sumatzen da, baina hasierako Disturbiok hor jarraitzen du.Eta letrei dagokionean?E: Edorta abeslariaren barru-barrutik sortutakoak dira.A: Bai, baina sozial mailan gertatzen denari ere begiratzen dio, amodiotik hasi eta dispertsioan bukatu. Diskoa aurkezteko ordua da. Nola duzue agenda?A: Joan zen astean aurkeztu genuen diskoa eta asteburuan ditugu lehen kontzertuak: 15ean Hendaian eta16an Tafallan, Nafarroa Oinez egunean. 21ean Barakaldon joko dugu, azaroan 19an Zaragozan, 25ean Haron eta abenduaren 17an Bartzelonan. Beste kontzertu batzuk lotzen ari gara, tartean Sakanan.Diskoa: Daños y perjuciosEdorta: Bajo y VozIñaki: Guitarra y CorosErik: Guitarra y CorosZiga: BateriaEdizioa: Baga BigaProduzioa: Carlos Creator eta Disturbiowww.disturbiorock.comInformazio gehiago taldearen web orri ofizialean.