Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Conpostelan izan da Manu Gomez Genua, Iñigo Aritza ikastolako irakaslea eta Txikiak Handi egitasmoaren sustatzaileetako bat. Irakasleak Umha escola para nos facernos grandes hitzaldi zikloan parte hartu du Nafarroako ikastolen ordezkari gisa. Genuak Ikastolak, ernaldutako hazia izenburua zuen hitzaldia eskaini zuen Conpostelan larunbat arratsaldean.Hitzaldiaz gain, Gomezek Semente (hazia) ikastetxe sortu berria ezagutzeko aukera izan zuen. 8 ikaslerekin hasiera eman diote proiektu pedagogiko berria da ikastetxe hori Galizan. Herri ekimenetik sortutako D ereduko bakarra da. Gomezek azaldu digunez, "gailegoak hezkuntzan pairatzen duen egoera kezkagarriaren ondorioz, herritar talde batek sortutako eskola da. Duela 40 urte Nafarroako hainbat txokotan ikastolak sortu ziren bezalatsu".