Josefina Arregi klinika: ixteko arriskua

Guaixe 2011ko urriaren 10a

Langileek dagokien erakundeei dei egin diete zentroarendako konponbidea edo alternatiba bila dezatenGaizki bukatu zuten aurreko astean Josefina Arregi klinikan. Zentroko kudeatzaile Juan Manuel Vicente astelehenean Marta Vera kontseilariarekin bildu zen. Vicentek astelehenean bertan jakinarazi zien Osasunbideako buruei hitzartuta zegoen kontzertu ez zela nahikoa Josefina Arregi klinika zabalik mantentzeko. Apirilaren 1ean sinatu zen hitzarmena. Vera kontseilariak osasun mentaleko zuzendariak esandakoa eginen zuela jakinarazi zien sakandarrei.Kolpea, latza, ostegunean jaso zuten klinikan. Victor Peralta Matin osasun mentaleko zuzendariak jakinarazi zuen klinikaren kontzertua 21 ohetik 6ra pasatuko zela. Ostiralean Peraltak hots egin zuen, akordioa hobetzeko borondatea azalduz. Baina ez zuen ezer zehaztu.Azaroaren 1ean sartuko da indarrean murrizketa. Horretarako aurrekontu murrizketa argudiatu dute Osasunbideatik. Gainera, 6 ohe horietan hartu beharreko gaixoak bete beharreko baldintzak zehaztu ditu Osasunbideak: "irizpide bakarra da ospitalean epe laburreko tratamendua behar duen buru-nahaste primario baten deskonpentsazioa".Josefina Arregi klinika orain arte dementzia eta Alzehimerrean espezializatu da. Azaroaren batetik aurrera, berriz, buru-nahaste primarioa duten pertsonak jasoko lituzke. Hau da, depresioak, eskizofreniak, nahasmendu bipolarra. Halako gaixoak ere hartzen zituen klinikak, bestelako dementziak zituzten pertsonak eta konfusio koadroak zituztenak ere hartu izan ditu. DeiaKlinikako enpresa batzordeko kideak (ELA) Itziar Urteaga, Arantxa Salegi, Mª Luisa Corres eta Laura Morenok ostiralean Osasunbidearen erabakiaren balorazioa egin zuten. Eta, aldi berean, dei egin zioten Nafarroako Gobernuari erabaki horretan atzera egin dezala: "sektore publikoa desegiten du eta hainbat lanpostu suntsituko dituelako". Oinarrizko eskubidea dela gaineratu zuten. Gorka Viergek, ELAko Sakanako arduradunak salatu zuenez, "erabaki honen atzean ez dago osasun irizpiderik. Gastuak murriztu nahian itsututa dabilen gobernu baten interesa besterik ez da". Halako neurriak hartu beharrean erreforma fiskala egin eta diru sarrerak handitzea proposatu zuen, "hala oinarrizko eskubideak ez lituzkete murriztu beharko".  Osasun ondorio Klinikako enpresa batzordeko kideek azaldu zutenez, klinikan tratamendua ematen zaien pertsonei ezin zaiela ospitaleetan behar bezalako tratamendurik eman. "Eta etxeetan ezinezkoa da". Langileek salatu dutenez, klinika itxiko balitz, gaixoak batetik bestera ibiliko lituzkete (urgentzietara joan-etorriak, lehen arretako medikura bisitak, mediku espezialistetara bisitak eta abar) eta, horrek, Osasunbidean errekurtso gehiago gastatzea ekarriko luke. "Tratamendu egokirik ezean gaixoak Osasunbidearen baliabide batetik bestera dantzan ibiltzea ekarriko du". ELAko kideek gaineratu dutenez hitzarmen aldaketa emanen balitz, ezin izanen zela gaur egun zentroan dagoen diziplina anitzeko profesionalen lantaldea mantendu. "Gaixo hauei kalitatezko osasuna emateko oinarrizkoa da hori. Baina ezin izanen litzateke mantendu espezialisten lantaldea hitzarmen murriztuarekin". Langileen ordezkariek nabarmendu zutenez, "gaixoak eta haien familiak etorkizunik gabe gelditzen dira. Klinika aire bonbona dira. Emaitza onak ematen duen baliabide bat gabe geldituko dira". KezkaLangileek dementzia duten gaixoei etorkizunean eskaini zaien zainketa eta arretarekin kezkatuta azaldu ziren. "Josefina Arregi klinika Nafarroan dementzietarako horretako zentro bakarra da. Bereziki portaera deskonpentsazio eta nahasmen kasu zailetan. Beste osasun zerbitzuek beharrezko kalitate mailarekin ezin dute halakorik eskaini". Egoera berriak familiei gainkarga ekarriko diela jakinarazi dute. Osasunbidea hitzarmena murrizteko kezkari eusten badio, azaroaren lehen astean 6 oheak gainditzen dituzten gaixoak beste osasun zerbitzuetara pasatuko dituzte. "Alta ez dute osasun arrazoiengatik emanen, argudio soilik ekonomikoengatik baizik". Lan arloko ondorioak Apirilaren 1ean sinatutako hitzarmenaren arabera klinikak 1.212.466,56 euro jasoko ditu. Diru-sarreren %75,44. Kudeatzaileak jakinarazi du kopuru hori ez dela nahikoa klinika zabalik mantentzeko. Murrizketarekin, zentroak 349.918,2 euro urteko jasoko lituzke. Sakanako ELAko ordezkariak osasun arazo hauek dituzten pertsonendako eta familiendako kolpe latza zela nabarmendu zuen. Klinikaren aurrekontua, Arfe itxita, enpresek, CANen zuk aukeratu, zuk erabaki proiektuak eta partikularrek egindako ekarpenekin osatzen da. Baina, krisiak horretan eragin zuzena izan du. Zentroaren diru sarreren hiru laurden 55 langileen (%95 emakumeak) soldatetara bideratzen da. Haietako asko azaroan lanik gabe gelditu daitezke. Langileen ordezkariek esan dutenez, "kontzertuaren murrizketak ez du bideragarri egiten zentroa". 6 edo ohe gehiago kontzertatuta ere, abiapuntua "egoera prekariotik" abiatzen direla nabarmendu dute enpresa batzordetik. Murrizketa gauzatuko balitz zenbat langile kaleratuko liratekeen ez dute azaltzerik izan enpresa batzordeko kideek. Argitu dute, hori bai, klinika dena izateari utziko liokeela. "21 oheko kontzertuarekin diziplina anitzeko taldea mantentzea zaila bada, pentsa 6 oheko kontzertu batekin". MobilizazioakJosefina Arregi klinikako langileek ostiralean batzarra egin zuten eta mobilizazioak egiten hastea erabaki zuten. Ostegunean, 11:00etan, Nafarroako Parlamentuaren aurrean kontzentratuko dira. Horretaz gain, herritarren babesa eskuratzeko Facebook-en profila zabaldu dute (apoyo clinica-psicogeriatrica josefina arregui). Herritarrei parte hartzera deitu diote. AitorpenaUdaberrian Osasunbidearekin sinatutako hitzarmenean jaso zenez, "zentroak, besteak beste, epe laburreko ospitale osasun zaintza eskaintzen die gaixo psikogeriatrikoei. Bereziki, sindrome dementzialak, Alzheimer edo zainketa somatikoa eskatzen duten beste trastorno psikiatrikoak. Gaur egun Nafarroan gaixo mota honetan espezializatutako zentro bakarra da". Klinika Altsasun egonda ere, Nafarroa guztiko gaixoak hartzen ditu. Tuteran 5 ohe dituen unitate bat sortu zuten. Baina ez dago Altsasuko klinika bezain prestatua eta kasu konplikatuak hona bidaltzen dituzte. 18 urteko esperientzia dauka Josefina Arregi klinikak. Aitzindaria izan da. Gaitz horietan erreferentzia da klinika. Eskainitako zerbitzuaOspitalea. 21 ohe.Eguneko zentroa.Kanpo kontsultak.