Garalurrek zuzendaritza berritu du

Guaixe 2011ko urriaren 11

Astelehenean berritu zuen bere zuzendaritza batzordea Cederna Garalur elkarteak. Lekunberriko alkate Jose Mari Aierdi da erakundeko presidente berria. Lehendakariordea Mauro Gogorzena da. Idazkaria, berriz, Mª Cruz Bona eta, azkenik, diruzaina, Joseba Etxarte. Cederna Garalurren zuzendaritza batzordean Sakana Aitor Karasatorre Muguruzak ordezkatuko du, Mankomunitateko presidenteak. Garalurrek irailaren 22an egindako batzar nagusian aukeratu zuten Karasatorre ibarreko ordezkari gisa. Cederna Garalur elkartea irabazi asmorik gabeko erakundea da. 1991n sortu zen Nafarroako Mendialdearen ekonomi eta gizarte-garapena bultzatzen du.