Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Krisi garaian defizitari eusteko aurrekontuetan murrizketak egitea erabaki du Nafarroako Gobernuak. Hezkuntza Departamentuak esan zuen %1,5eko murrizketa eginen zuela soilik. Baina irakasleek jakinarazi digutenez, "matrikualazio berriarekin murrizketa hori %12koa da, hezkuntza publikoak ikasle gehiago dituelako".Gobernuak onartutako murrizketa horiek langileei, ordezkapenei, prestakuntzari eta baliabideei eragiten diete. Kalitatezko hezkuntza publikoaren alde eta eskola publikoaren etorkizuna bermatzeko eskatuz sindikatuek (STEE-EILAS, LAB, CCOO, CSIF eta ELA) mobilizazioak deitu dituzte.Sakanan ere hainbat ikastetxetan aurrekontu murrizketaren kontrako pankartak ikus daitezke. Irakasle eta gurasoek ere hasi dira kontzentrazioak egiten. Hala egin zuten irailaren 30ean Etxarri Aranazko San Donato eskolan. Aurreko ostiralean Olatzagutian, bertako irakasle eta gurasoekin batera, Arbizu, Etxarri Aranatz, Iturmendi eta Urdiaingoak izan ziren. 40 bat pertsonek ordu erdiko elkarretaratzea bildu ziren eskola atean. Mobilizazio egutegiaLastailak 14, ostirala, 13:30ean Urdiaingo eskolan. Lastailak 20, osteguna, 13:30ean Arbizuko eskolan. Lastailak 21, ostirala, 13:30ean Iturmendiko eskolan. Lastailak 22, larunbata, Iruñean manifestazioa. Lastailak 25, asteartea, 11:00etatik 13:00etara lanuztea. Kontzentrazioa Etxarri Aranatzen. Lastailak 27, osteguna, greba orokorra irakaskuntza publikoan. 12:00etan manifestazioa Iruñean.