Argindar gehiago eramateko lanak baimendu dira

Guaixe 2011ko urriaren 14a

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendari Pedro Zuazo Onagoitiaren ebazpen batek, Ingurumen ukipenetarako baimena eman dio Iberdrolari. Altsasu-Urdiain I eta II zirkuitu bikoitzeko eta 30 kV-eko aireko linearen bariantearen proiekturako da baimen hori. Kable edo eroaleak aldatuko dituzte. Lakuntza, Arbizu eta Etxarri Aranaz iparraldetik pasatzen da linea hori eta Lizarragabengoa hegoaldetik. Ingurumen baldintzak zehaztu ditu gobernuak ere.