Gazte Agora, topaketa gazi-gozoa

Guaixe 2011ko urriaren 12a

Nafarroako Gazte Kontseiluak (NGK) antolatutako hausnarketa jardunaldiak antolatu zituen aurreko asteburuan. Balorazio "gazi-gozoa" egin du NGK. Erakundeko kide Koldo Nuñezek Beleixe Irratian (FM 107.3) azaldu duenez, "gazia, ez dugulako lortu jende asko etortzea. Bertako gazteei zuzendutako programa bat prestatu genuen. Gero jakin genuen gaztetxearen urteurren festa zela, eta hori bai dela erakargarria". Tailerretan dozena erdi bat gaztek parte hartu dute. Batez ere Iruñerrikoa izan zen.Baina Nuñezek ere balorazio "gozoa" egin du, "eman diren hitzaldiak oso ondo egon direlako". NGK-ko kideak azaldu duenez, hitzaldiak eta tailerrak ematera joan zirenen artean ere dinamikak sortu ziren. "Elkar ezagutu dugu eta berriro errepikatzeko modukoa izan da". OndorioakNuñezek Beleixe Irratian (FM 107,3) esan duenez, ondorioztatu zuten egoera oker honetan ere egiteko gauzak badaudela, "lan handia eskatzen dute. Prestakuntza gehiago behar da horretarako. Mugitu egin behar dugu. Ezin gara zain gelditu etorriko denaren zain". Nuñezek azaldu zuenez, "gazteak ezin dira geldirik egon; gehiago prestatu behar dira eta haien artean bildu eta ideia berriak atera behar dituzte, gauzak bulkatzeko". NGK-k Gazte Agora landutako gaiak aztertzen segituko du, eta gazteei ahal den neurrian laguntza ematen, halaxe ziurtatu du Nuñezek. Bestalde, topaketak antolatzerakoan izan dituzten erraztasunak ere nabarmendu du Nuñezek, eta eskerrak eman ditu.