Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskubide zibilen aldeko mugimenduko kideak atzo Nafarroako Parlamentuan izan ziren, Bilduk gonbidatuta. Elkarbizitza eta Nazioarteko Elkartasun Batzordearen aurrean agerraldia egin zuten, Juanje Soria eta Amaia Izko bozeramaileak. Haiekin batera izan zen Maitane Intxaurraga, Eleak-ek salatzen duen sumarioetako batean auzipetua dagoen Arbizuarra.Eleak-ek "oso positibotzat" jo zuen agerraldia. Pertsona guztien eskubide zibil eta politikoak errespetazeko eskatu zuen eta zabalik dauden sumarioen izaera politikoa salatu zuten. Pertsona guztiek euren kontrako jazarpena jasan gabe politika egiteko aukera dutela nabarmendu zuten. Parlamentariei eskubide zibil eta politikoen defentsan konpromisoa hartzeko eskatu zieten.