Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzokoan Hezkuntza Departamentuak koedukazioko praktika onen sariak banatu zituen. Hiru hain zuzen ere. Saritutako pertsona eta erakundeek Altsasuko Lanbide Heziketa institutuan egindako eskultura bat jaso zuten oroigarri gisa. Ikastetxearen atean dagoen Haziaren itzala eskulturaren errepikak dira atzo banatutakoak. Soldadura eta Galdaragintza ikastaroko hiru ikasleek egin dituzte, Berta de Pablo irakaslearen laguntzaz. Eskultura ikasturte akaberan mustu zuten, eta sexuen arteko berdintasuna islatu nahi du. Aurreko ikasturtean Lanbide Heziketa institutuan garatutako Berdintasun Planaren fruitu izan zen. Ikasturte honetan ere generoen arteko berdintasuna lantzen jarraitzeko asmoa dute ikastetxean. Ekintza zehatzak zehazteko badaude ere. Bitartean, atzokoan bai Berta, bai Iñaki Urbitarte zuzendaria Iruñean izan ziren. Departamentuko arduradunen esker ona jaso zuten eta, aldi berean, Altsasun egindako lanaren berri eman zuten.