Sakanadarra Gernikako Rallyan

Guaixe 2011ko urriaren 14a

Bihar BBK-Gernika Rallya lehiatuko da Gernika inguruko errepidetan. Rallya Euskal Herriko Txapelketarako eta Hankook Koparako puntuagarria izango da.Bertan Sakana Motorsporteko kideak lehian ibiliko dira. Alde batetik Joseba Aldaz olaztiarra pilotu lanetan ibiliko da, eta bere ondoan kopilotu lanak egiten ibiliko den Iker Askargorta iturmendiarrarekin batera. Hauek 1 taldean irabazteko borrokan ibiliko dira bere Peugeot 205-arekin. Bestetik Javier Goikoetxea, Olaztiko kopilotua, Ruben Lapuente Aguraindarrarekin Hankook Kopan lehen postua mantentzen saiatuko dira. Lasterketa garrantzitsua izango da biharkoa, parte-hartzaileen artean Ander Vilariño, Txus Jaio edo Roland Holke bezalako pilotuak egongo baitira.