Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Tuterako Asistententzia Unitatearekin izandako aldeko tratua salatu duteIbarreko udal guztiek eta Sakanako Mankomunitateak Josefina Arregi zentroari babesa azaldu diote. Klinikako langileekin batera egindako agerraldi batean izan da. Alkateen izenean Garazi Urrestarazu Zubizarretak eta Asun Fernandez de Garaialde Lazkanok hitza hartu dute. Esan dutenez, Osasun zerbitzu publikoetan sinesten dugu, geografia-eskualdearen araberako bereizketarik gabe, eta finantzabide egokiekin, ez Zeuk aukeratzen duzu; zeuk erabakitzen duzu programaren bidez; bai Nafarroako aurrekontu orokorren bitartez". Ibarreko udal ordezkarien ustez Josefina Arregi zentroa "ez du egon behar egoeraren araberako politika interes edota irizpideak eragindako zanbuluen menpe, are gehiago langileen profesionaltasunak zentro hau lehen mailan puntakoa izatea lortu duenean". Sakanako udalek gogora ekarri dute iazko otsailaren 3an Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordean aho batez onartu zen mozioa. "Testuak Nafarroako Gobernuari eskatzen zion ahalik eta denbora tarte motzenean, Josefina Arregi zentroaren ekonomia-arazoak konpon zitzan, bideragarritasun ekonomikoa eta normaltasunez finantzatzea bermatuta, 21 oheak hitzartuta eta Nafarroako Gobernua eta zentroaren artean bideragarritasun-plan bat adostuta". Mozioak ez zituen udalen eskaerak ase, baina zentroaren egoera hobetu zuen. Udalek salatu dutenez, "Osasun Departamentuaren aurrekontu murrizketekin ez da bermatzen ez ekonomia-bideragarritasuna ezta funtzionamendu normala ere. Eta, gainera, klinikaren etorkizuna arriskuan jartzen da". Osasun eremuan ondorio kaltegarriak dituela eta 55 lanpostu suntsitu daitezkeela salatu dute udalek. Ondorio kaltegarriakAlkateek jakinarazi dutenez, klinikan ingresatzen diren gaixoen %81 larrialdietatik doazela. "Jokaera-nahasmendu larrien ondorioz eta ezin direla beste zentroetan artatu dauzkaten ezaugarriengatik". Klinika itxiz gero, salatu dutenez, "gaixo horiek osasun sistemak aurreikusia daukan larrialdiak, etxea, desoreka eta larrialdiak zirkuluan sartuko dira". Gaixoek arreta desegokia jasoko dutela ziurtatu dute udal ordezkariek, "eta gainezka dagoen osasun sistemarendako lan karga handitzen du".ArgitzenUdal ordezkariek klinikan ematen den arretari eta hitzartutakoa murrizteko erabilitako argudioak gezurtatu dituzte eta zenbait puntu argitu nahi izan dituzte. Lehenik zentroaren okupazioa urte guztian %99koa dela eta itxaron zerrenda dagoela. Bestetik, udal ordezkariek nabarmendu nahi izan dute zentroak Nafarroa osorako zerbitzua eskaintzen duela eta ez dela kontseilariak argudiatu zuen moduan "katalogoaz gaindi udal zehatz batzuk eman nahi duten zerbitzua. Hori faltsua da, guztiz". Horrekin, batera udal ordezkariek azaldu dute, gaixo eta azpiegitura motagatik Altsasun Tuterako Torre Monreal klinika pribatuko Asistentzia Unitatetik bidalitako gaixoak hartzen dituztela. Aldi berean, San Juan de Diosen menpe dagoen Tuterako unitateari eta Josefina Arregi klinikari hitzarmenetan emandako tratu ezberdintasuna salatu dute. Konparatzea Tutera AltsasuPsikogeriatriako ohe kopurua 5 21Kontzertua, urteko 1.696.607,6 1.206.738Sendaketa materialak* 52.379,52 0Farmazia materiala* 125.719,8 0 *gehieneko kostua urtean