Klinikaren alde sinadurak biltzen

Guaixe 2011ko urriaren 17a

Josefina Arregi klinikako langileak igandean sinadurak bildu zituzten Altsasuko ferietan. Horretaz gain, Tafallan, Nafarroa Oinezen ere jarri zuten babesa jasotzeko mahaiak. Sinadura bilketarako orria behean dago atxikita. Nahi dutenek hura inprimatu eta haien inguruan sinadurak bildu eta gero klinikara bidali ditzakete: Erburua kalea z/g, 31800 Altsasu. Nafarroa. Bestela, internet bidez ere sinatu daiteke klinikaren alde. Dagoeneko 190 pertsonek sinatu dute. Facebook-en, bestalde, dagoeneko 1.230 lagun ditu langileek zabaldutako profilak.