Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
NaBaik, Bilduk eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentarioek, elkarrekin, bi ekimen eramanen dituzte aurrera. Josefina Arregi zentroko langileak egoeraren berri emateko lan saioa da bata eta, bestea, enplegu kontseilari Lourdes Goikoetxearen agerraldia da, lanpostuen inguruan galdetzeko. Fernandez de Garaialdek azaldu zuenez, "departamentua bera izan behar da 55 langile kalera bidali behar dituenak". Parlamentari altsasuarrak gaineratu zuenez, "gero esanen dute aurrekontu murrizketek ez dutela ondoriorik osasun arloan eta neurri horiekin lanpostuak sortu nahi dituztela, gezurra da". Bestalde, PPk mozio bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentua Osasun Departamentuan klinikarako iragarri duen murrizketaren aurka azaltzeko.