Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Josefina Arregi zentroa itxieraren atean utzi du Osasun Departamentuak hitzarmenaren murrizketa iragartzean. Iragarritako neurri horren kontra protesta egiteko eta klinikaren etorkizuna bermatzeko eskatuz manifestazioa eginen da igandean Altsasun. 18:00etan aterako da Foru plazatik. Klinikako langileek mobilizazioan parte hartzera deitu dute.