Sakanako DYAk antolatu du ikastaroa eta erakunde bereko prestakuntza eskolak emanen du. Irakasle guztiak ere eskarmentu handiko profesionalak dira. Haiekin teoria ikastearekin batera, gero praktikak egiteko aukera izanen da. Ikastaroa egiten duten pertsonek anbulantzia batean lan egiteko Nafarroan beharrezkoa den titulua eta karneta jasoko dute, Osasun Departamentuak onartutakoa. Horrekin, DYAn edo sektore pribatuan lan egiteko aukera ematen du. Sakanako DYAtik jakinarazi digutenez, 10 bat pertsona beharko ikastaroak aurrera egiteko. Prestakuntza saioak azaroaren 2an hastea aurreikusi da. Informazioawww.dyanavarra.com web gunean edo 948 171 171, 948 468 822 eta 669 774 993telefonoetan.