Sakandar ugari Nafarroako mendi-lasterketen txapelketan

Guaixe 2011ko urriaren 19a

Gizonak1. Unai Santamaría 363 punto2. Angel Arrieta 332 punto7. Jose Javier Maiza 300 punto9. Alberto Razkin 278 punto10. Jon Arrieta 276 punto11. Jose Luis Beraza 274 punto16. Patxi Albeniz 235 punto20. Aritz Munarriz 210 punto22. Egoitz Aldaz 186 punto24. Sergio Goñi 136 puntoEmakumeak1. Alizia Olazábal 406 punto2. Jone Pelaez 341 puntoZirkuituko lasterketa guztiak bukatuta, Nafarroako mendi-lasterketen txapelketako behin behineko sailkapena argitaratu da. Jakina da Sakanan mendian ibiltzeko afizio handia dagoela eta horren erakusle da Nafarroan baita hemen egiten diren lasterketa ezberdinetan sakandarren parte hartzea oso handia dela. Horren erakusle da aurtengo txapelketako sailkapenean sartu diren 10 sakandarrak.Txapelketako 5 lasterketetatik, Ezkaba, Lakuntza-Aralar, Km bertikala, Olatzagutia-Urbasa eta Etxarri Aranatz, gutxienez 3 bukatu dutenak sartuko dira sailkapenean. Gehiagotan parte hartuz gero, korrikalariek puntu altuenak lortu dituzten 3 lasterketak hartuko dira kontutan. 2 edo korrikalari gehiagoren artean berdinketa egonez gero, azken lasterketako emaitza onenak hartuko dira kontutan. Kategoriaren batetan lehen 3 postuak betetzeko nahiko korrikalari ez badaude, kategoriak batuko dira.Esan bezala, honako hau behin behineko sailkapena da, beraz, erreklamazioak jarri nahiz izanez gero, federazioaren web orria aurki daitezke horretarako prestatutako orriak.