Eleak-ek mobilizazioetan parte hartzera deitu du

Guaixe 2011ko urriaren 19a

Eleak, eskubide zibilen aldeko mugimenduak, eta hilaren 1ean Iruñean egin zen manifestazioa babestu zuten eragileek eta pertsonek babesa azaldu diote aurki eginen diren mobilizazioei. Haietako bat, manifestazioa, 29an eginen da Arbizun. Epaiketa politikoak bukatzea eskatuko dute eta auzipetuak dauden pertsonei elkartasuna adierazteko. Azaroaren 2an, 3an eta 4an, Maitane Intxaurraga arbizuarra Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dute, beste bederatzi pertsonarekin batera. Guztiei Segi eta Ekin-eko kide izanik "erakunde terroristako kide" izatea leporatzen die fiskaltzak. Arbizuarrarendako 8 urteko espetxe zigorra eskatu du.Eleak mugimendutik salatu dute askatasun eta eskubide zibilen kontrako epaiketa berri baten aurrean gaudela. "Jarduera politikoan aritzea leporatzen zaien bederatzi pertsona erakunde armatuko kide izateagatik zigortu nahi dituzte". Halakoak iraganeko argazkiak direla eta halako desaktibatzeko eskatu du Eleak mugimenduak.