Murrizketen kontra, ordu bateko lanuztea hezkuntza publikoan

Guaixe 2011ko urriaren 20a

Kalitatezko hezkuntza publikoaren alde eta eskola publikoaren etorkizuna bermatzeko eskatuz sindikatuek (STEE-EILAS, LAB, CCOO, CSIF eta ELA) grebara deitu dituzte irakasleak. Heldu den ostegunean izanen da. Egindako kontsultengatik greba deialdiak jarraipen zabala izanen duela jakin ahal izan dugu. Gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira beteko ikastetxe askotan. Aurretik bestelako mobilizazioak eginen dituzte irakasle eta gurasoek. Gaur, esaterako, ordu bateko lan uztea eginen dute  irakasleek. Irurtzunen plazan bilkura eginen dute irakasleek. Eskola txikietakoak Arbizun kontzentratuko dira. Altsasuko udaletxe aurrean bilduko dira  herriko hezkuntza publikoko irakasleak protestan. Eguerdian izanen dira kontzentrazioak. Guztia Hezkuntza Departamentuaren murrizketak salatzeko. EgutegiaLastailak 21, ostirala, 13:30ean Iturmendiko eskolan.Lastailak 22, larunbata, 17:30ean Iruñeko Antoniuttitik manifestazioa.Lastailak 25, asteartea, 11:00etatik 13:00etara lanuztea. 12:30ean kontzentrazioa Etxarri Aranatzen.Lastailak 27, osteguna, greba orokorra irakaskuntza publikoan. 12:00etan manifestazioa Iruñean.