Langabetu bat gehiagorik ez!

Guaixe 2011ko urriaren 20a

Sunsundegui eta Josefina Arregi klinikan izan daitezkeen kaleratzeak salatzeko manifestazioa deitu du Abian plataformak. Bere kideen iritziz "garaia da arduradunak seinalatu eta kalera atereaz haiek salatzeko". Abian plataformako kideen iritziz " Sakanak ezin du kaleratu bat bera gehiago onartu, eta eragozteko lan eginen dugu". Abian plataformatik nabarmendu duten %20ko langabezia duela ibarrak azken hiru urteetan eta "Nafarroako Gobernuaren kudeaketa txarraren ondorioz onartu ez daitekeen eta %25eko langabezia tasara eraman gaitzakeen egoera bat dugu". Abian-eko kideek "kudeatzailearen mehatxu eta xantai prozesuaren ondoren" Sunsundeguin egoera "faltsuan itxi" dela. Akordioaren sinatzeak enpresaren bideragarritasuna ez duela bermatzen, kaleratzeak eta eskubide murrizketak ekarri dituela azpimarratu zuten. Gobernuaren murrizketek Josefina Arregi zentroa itxi dezaketela ere nabarmendu zuten. Bi egoeretan Nafarroako Gobernua arduraduna dela salatu dute Abian plataformatik. LABek parte hartzera deitu du. Manifestazioa Sakanan langabetu bat gehiagorik ez. Sakana ez itxi. Sakanan bizi eta lan. Bihar, ostirala, 19:00etan, Altsasuko Foru plazatik.