Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Osasun Departamentuak hitzarmena murrizteko asmoan atzera egin du eta kontzertua urte akaberaraino mantenduko duHeldu den urterako kontzertu berria iragarri du Osasun Departamentuak, Tuterako baldintza berdinekin. Antza, klinika dementzietarako erreferentzia zentroa bihurtuko daIganderako langileek udalen babesaz deituta zuten manifestazioa bertan behera gelditu daJosefina Arregi zentroko langileak atzo eguerdian ezin sinetsi zeuden. Azken asteetako tentsioaren ondoren, Osasun Departamentuak berak sortu zien arazoari konponbidea ematea erabaki zuen. Duten hitzarmena hobetuz gainera.Enpresa batzordeko kide Arantza Salegik (ELA) jakinarazi digunez, Osasun Departamentuak apirilean sinatu zuen hitzarmena urte bukaerara arte luzatuko du. Urte berriarekin batera hitzarmen berri bat sartuko litzateke indarrean. "19 ohe kontzertatuko lituzkete, baina Tuterako zentroaren baldintza berdinekin. Horrek Josefina Arregi zentroaren jarraipena eta lanpostuak bermatzen ditu".Gaur goizean azalpen gehiago emanen badituzte ere, Salegik azaldu digu zentroa dementzietarako Nafarroako erreferentzia zentroa bilakatu daitekeela. "Hala ere, oraindik adi egon beharko dugu hitzarmen berriaren baldintzak zein diren aztertzeko".Lehen balorazioaLangileen ordezkaria albistea jakin berritan oraindik berria ezin sinetsi zegoen. "Langileek gure esker ona azaldu nahi diegu babesa azaldu diguten gaixo, familia, udal, sakandar eta nafarrei". Salegik ziurtatu duenez departamentuak atzera egin du "jendearen erantzunagatik. Gobernua zentroari aitortzen dion lan ona gizarteak ere ikusi eta bizi duelako". Bestalde, zentroko langileen artean egondako batasuna azpimarratu nahi izan du. Hala ere, Josefina Arregi zentroko langileak zorrotz egin du Osasun Departamentuaren kontra: "pertsonekin eta gaixoekin popinekin bezala jokatzen du. Biziarazi diguna biziaraztera ez dago eskubiderik". Salegik azaldu duenez, azken astetan langileek, familiek eta gaixoek bizi behar izan duten egoera "oso gogorra" izan da, "asko sufritu dugu".