Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbaterako, 10:00etan, Burlatako kultur etxean asanblada herritarra, irekia eta parte-hartzailea deitu dute. Taldeak eta norbanakoak parte hartzera gonbidatu dituzteLarunbatean Nafarroako hainbat eskualdetako sektore ezberdinetako erakundeak parte hartu zuten Iruñean egindako bilkura batean. 50 bat pertsona bildu ziren, tartean sakandarrak. Ondoren emandako prentsaurrekoan Itziar Zudaire izan zen hitza hartu zuenetako bat. Hala aurkeztu zen Aurrekontu Parte-hartzaile eta Sozialen Aldeko Herri Ekimena. Bildutakoek Nafarroako Gobernuak aurrekontu eta inbertsio lehentasunak salatu zituzten: "herritarrok gara krisiaren ondorioak modu zuzenean pairatzen ari garenok. Legeak eta hauen erreformak patronalari mesede egiten diete". Bestelako zerga politika aldarrikatu zuten, "kapitalak sortutako desberdintasun sozialak txikitzeko erabiltzeko". Bildutakoek "duintasunaren eta mobilizazioaren alde" egin dute. Aldi berean, nabarmendu dutenez, "ahaleginak biderkatzea beharrezkoa da; lehenik eta behin, eraso hauek guztiak gelditzeko eta bigarrenik, krisiaren kostua eragin dutenengan eror dadin lortzeko".