Larunblai martxan da

Guaixe 2011ko urriaren 18a

Aurreko larunbatean bildu ziren Akelarre Ludotekan Larunblai programan izena eman duten haurrek. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako 11 haur dira, baina gehiago izan daitezke izen emate epea zabalik baitago. Hemendik aurrera larunbatetan jolas, tailer, txango, eskulan, ateraldi, bideo, kanpaldi eta bestelakoez gozatzeko aukera izanen dute. Haiekin batera bi begirale izanen dituzte, Nerea Etxarri eta Ainhoa Ramirez de Alda. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Olatzagutiko Udalarekin batera Larunblai eskaini die Olatzagutiko eta Ziordiko txikiei. Programa hori Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak kudeatzen du. Programaren arduradun Goreti Etxepare Alberrok nabarmendu nahi izan digu ez dela aisialdi programa arrunt bat, "hizkuntza ohituretan eragiteko sortu da". ISKIseka gazte taldean sartzeko eskaintza eginen diete asteburuan Lakuntza eta Olatzagutiako gazteei. Asteburuak hain aspergarriak ez izateko denetariko aukera ematen du Isekak: jolasak, eztabaidak, ateraldiak, kanpaldiak... Heldu den astean izanen dute gazte lakuntzarrek eta olaztiarrek izena emateko eta taldea sortuko balitz azaroaren 5ean hasiko lirateke biltzen. Izen emateaIzen-emate orria Sakanako Mankomunitatera eraman behar da  edo, bestela, hots egin: 948 464840 edo 948 464 867 telefonoetara.