Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
SEEk ibarreko merkatariei fundazio bat sortzea proposatu die, ahaleginak bildu eta eskualdearen etorkizunaren alde lan egitekoSakanako Enpresarien Elkartearen (SEE) asmoa litzateke fundazio bat sortzea, "beste erakunde publiko batzuekin batera Sakana biziberritzeko lan eginen duena". SEEren asmoa ez da berria, baina iaz berriro hartu zuen, elkartea Nafarroako Gobernuko lehendakariordearekin bildu ondoren. Bilera haren ondoren Altsasuko Dendarien Elkartearen (ADE) gutuna jaso zuen SEEk. Altsasuko dendariek enpresarien elkarteari Sakanak bizi zuen egoeragatik kezka azaldu zion eta egoera hobetzeko Nafarroako Gobernuari ekimenak martxan jartzeko eskatzen zioten dendariek. Merkatarien kezkaren berri jaso ondoren SEEk 2005eko proposamen bat martxan jarri zuen berriro: merkatariekin batera fundazio bat sortzearena. Enpresarien elkartetik ibarreko 400 merkatariri gutuna bidali zitzaien elkarlanean aritzeko proposamena luzatuz. Aldi berean, Nafarroako Merkataritza Federazioari ere proposamena jakinarazi zitzaion, hark bere bazkideei berria emateko eta ADEko zuzendaritzarekin ere harremanak izan ziren. Baina orain SEEk ez du erantzunik jaso. Emandako pausuakEkonomia bere onenean zegoenean, 2004an, SEEk ibarreko 50 enpresa garrantzitsuenen artean ikerketa egin zuen eta etorkizunerako aurreikuspen oso beltzak azaleratu zituen, "lehiakortasun arazoengatik eta enplegu galerengatik". Segituan, SEEk neurriak hartzeko informazio eta babes kanpaina hasi zuen. Jarduera nagusietako bat Sakanako merkatariei informazioa helaraztea izan zen. 2005ean, Nafarroako Merkataritza Ganbararekin batera, SEEk topaketak antolatu zituen eta haietara ibarreko 400 merkatariak gonbidatu zituen. Topaketetan aurreikusten zen egoeraren berri eman zitzaien. Horrekin batera, SEEk ibarreko egoera sozio-ekonomikoaren alde lan eginen lukeen eta enpresariak eta merkatariak bilduko lituzkeen fundazio bat osatzea eskatu zien. Orduan dendariek ez zioten enpresarien gonbiteari erantzun.