Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko enplegu bulegoaren bidez 408 kontratu bideratu ziren aurreko hilean, haietatik 25 besterik ez ziren mugagabeakUda partean langabeziak gora egin zuen Sakanan, baina despeditzerakoan langabeen zerrenda %1,55 murriztu zen. Altsasuko enplegu bulegoan langabetuen kopurua %2,24 jaitsi zen (31 pertsona), baina Irurtzun eta Arakilgo zenbait herritan gora egin zuen, langabeen kopurua 1520an geldituz. Langabeziak ibarreko 8 herritan egin du gora, bostetan behera eta bitan berdin gelditu da. Generoari dagokionez, langabe gehienak emakumezkoak dira: 833 (8 gehiago), hau da, %54,8. Gizonezkoak, berriz, 687 dira (32 gutxiago) %45,19.SektoreakZerbitzuen arloan lan egin nahiko lukete enplegu bulegoan izena emandakoen erdiek (%50,92). Hau da, 774 sakandarrek (4 gutxiago). Industria arloan lan egiteko prest leudeke 522 pertsona (23 gutxiago), %34,34.Eraikuntza arlorako sakandarren 119 eskaera daude (5 gutxiago), langabe guztien %7,82. Lan bila dabiltzanen %1,97 abeltzaintzan aritzeko prest daude. 30 pertsona dira, aurreko hilean bezala. Azkenik, aurretik lanik egin ez duten sakandarren kopuruak ere 8 pertsonatan egin du gora, 75 dira orain, %4,93.NafarroaNafarroako Enplegu Zerbitzuen bulegoetan erregistratu den langabeziak gora egin du; 1.211 langabetu gehiago izan dira irailean abuztuko langabetuen kopuruarekin alderatuta. Beraz, guztira 42.618 pertsona daude langabezian. Iraileko gorakada % 2,92koa izan da.Langabezia herrikaHerria Langabetuak AldeaArakil 48 0Irurtzun 144 +8Irañeta 6 +2Uharte A. 54 -8Arruazu 5 +1Lakuntza 65 -10Arbizu 52 -11Ergoiena 11 +2Etxarri A. 161 -14Bakaiku 10 0Iturmendi 19 +4Urdiain 34 +3Altsasu 759 -8Olatzagutia 137 +6 Ziordia 23 +1Guztira: 1520 -24