Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cederna Garalurren IKT autobusa Nafarroako Mendialdean barna ibilbidea egiten ari da, informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) berri emanez. Cederna Garalurren ekimenak sakandarrak IKTak erabiltzera animatu nahi ditu,"eguneroko bizitzan erabiliz horien onurak jaso ditzaten; hartara, jarrera aktiboa izanen dute informazioaren gizartean". Horregatik, informazioaren gizarteak eta IKTek ematen dituzten aukerak sustatu, zabaldu eta horien berri ematea du Garalurrek Aste Digitalaren bidez. IKT Autobusa, herritarrentzako informazio-, arreta- eta prestakuntza-gune izanen da astean zehar. Garalurrek landutako materiala izanen da ikusgai eta e-postaz ere jaso daitezke hala nahi izanez gero. Bi gai lantzen dira nagusiki: Ziurtagiri digitala eta Nortasun agiri elektronikoa eta administrazio elektronikoa. Bi gai horiei buruzkoa izanen dira, hain zuzen ikastaroak. OrdutegiaIKT autobusa herritarrei zabalik egonen da gaurtik ostegunera, 10:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era. Ostiralean bi tailer eginen dira, eta herritarrek horietarako izena eman ahal izanen dute autobusean bertan. Tailerrak honako hauek dira: Ziurtagiri digitala eta nortasun agiri elektronikoa, 10:30ean, eta administrazio elektronikoa, 12:00etan.