Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskaldun gazteei zuzendutako tailerra da heldu den ostegunean eginen dena. Tailerrean biltzen direnak euskararen erabilera sozialaren inguruko hausnartzeko gune bat opatuko dute. Hausnarketa parte-hartzailea da, hainbat gai eta kontzepturen erreferentziak emanen ditu saioko gidariak eta haietan oinarrituta tailerreko kideek, nork bere erantzunak emanen ditu. Guztiak izanen dira baliagarriak hausnartzeko. Besteak beste, Zergatik ez? tailerrean hiztun gisa hizkuntza-jarrera batzuk aukeratzen ditugunean horiek dituzten eraginez pentsatzea proposatuko da. Beti ere, euskararekiko jarrera baikorrak bulkatzeko izanen da. Eta batez ere, euskararen errealitatearen eta etorkizunaren ikuspegi baikor bat azalarazteko. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu du Zergatik ez? tailerra, Topagunearekin, Euskara Elkarteen Federazioarekin batera. DohainikTailerra lastailaren 27an, ostegunean, izanen da 18:30ean, Altsasuko Iortia kulturagunean. Izena emateko jo euskara@sakana-mank.com helbidera edo 948 464840/67 telefonora, gaur eta bihar dago izena emateko epea zabalik. Plaza kopurua mugatua da eta behar izanez gero zozketa bidez eginen da parte hartze zerrenda.