Gazteek Isekan izena emateko aukera dute

Guaixe 2011ko urriaren 25a

DBH ikasten ari diren lakuntzar, olaztiar eta ziordiarrei zuzendutako eskaintza da Iseka. Ekimen horren ardatza jarduera ludikoak dira: jolasak, tailerrak, txangoak, eskulanak, ateraldiak, bideoak, kanpaldiak, bazkariak, sukaldaritza eta beste dira. Bi talde eginen dira. Bata Lakuntzako herri liburutegian bilduko da larunbatetan, 16:30etik 18:30era. Beste taldea Olatzagutiko Akelarre ludotekan bilduko da domeketan, 17:00etatik 19:00etara. Bestelako jarduerak egiten badira, ordutegia luzatu eginen da. Sakanako Mankomunitateak, Olaztiko eta Lakuntzako udalekin elkarlanean, gaztetxoei zuzenduriko Iseka aisialdi tailerra eskainiko du Olaztiko Akelarre ludotekan eta Lakuntzako herri liburutegian. Programa honen kudeatzailea Topagunea da, Euskara Elkarteen Federazioa.Izen emateaOstiralean despeditzen da. Orria Sakanako Mankomunitatera eraman beharko da edo, bestela, hots egin 948 464 840 edo 948 464 867 telefonoetara.