Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak hezkuntza arloan iragarri duen aurrekontu murrizketaren kontra protesta egiteko bi orduko geldialdia egin dute gaur. STEE-EILAS, LAB, CCOO, CSIF eta ELA sindikatuek deituta irakasleak guraso eta ikasleez lagunduta kontzentrazioak egin dituzte kalitatezko hezkuntza publikoaren alde. Irurtzunen aurreko ostegunean 27 irakaslek ordu bateko geldialdia egin zuten. Gaurk bik. Etxarri Aranazko plazan, berriz, Arbizu, Etxarri Aranatz, Iturmendi eta Urdiaingo eskoletako irakasleak bildu dira. Altsasun, berriz, Zelandiko 7 irakasle eta bi institutuetako irakasle gehienak bildu dira kontzentrazioan.