Tronpeta ikastaroa Frits Damrow holandarrarekin

Guaixe 2011ko urriaren 25a

Sakanako Haize Berriak bandak tronpeta ikastaroa antolatu du. Goi mailako irakaslea izanen dute, Frits Damrow tronpeta jole holandarra. Ikastaroa abenduaren 9tik 11ra izanen da, Altsasun. Sakanako bandak badu esperientzia ezaugarri horietako ikastaroetan, aurretik ere tronpeta eta tronpoi ikastaroak antolatu izan ditu. Izena emateko epea zabalik dago.Tronpeta bakarlaria irakasleFrits Damrow Amsterdamgo Royal Concertgebouw orkestrako bakarlaria da 1991tik. Bertan zuzendari ezagunenekin jo du, munduko biratan parte hartu du eta zenbait grabazio egin ditu. Tronpeta bakarlari moduan munduko hamaika herrialdetan entzun dute: Alemanian, Errusian, Japonian, AEBetan, Mexikon... Pianoarekin, organoarekin nahiz orkestra sinfonikoekin jo du. Amsterdamgo Kontserbatorioko tronpeta irakaslea da eta noiznahi master-klaseak eman ditu munduan barna. Gainera, zenbait musika liburu argitaratu ditu. Abenduan esperientzia zabal horretatik edateko aukera izanen da Sakanan. Bandarekin kontzertuaHaize Berriak bandak Otto M. Schwarz-en musikaren kontzertuaren inguruan antolatu du ikastaroa. Damrow tronpeta joleak Haize Berriak bandaren kontzertuan parte hartuko du. Bi kontzertu eskainiko dituzte, abenduaren 10ean eta 11n. Sakanako bandak Otto M. Schwarz austriarraren musika ekarriko du Sakanara. Bandarako eta zinemarako Europako musikagile interesgarrienetakoa da. Frits Damrow tronpeta bakarlariaren eta Pentaphonia Brass taldearen laguntza izanen dute. Sarrerak salgai daude Altsasuko Iortia kultur gunean 4 eurotan (bazkideek euro). www.haizeberriak.comIzen-emate orria eta dossierra web orrian.