Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lehen zatia nahiko berdindua izan zen eta bi taldeek ez zuten gol aukera handirik sortu. Hala ere, lehen zatia bukatu aurretik Altsasuk gola sartzea lortu zuen, atsedenaldira markagailuan aurretik iritsiz. Bigarren zatian, Amigoren kapitaina kaleratua izan zen eta altsasuarrek aukera hau galdu zuten, gutxienez, markagailua zegoen bezala mantentzeko. Baina, Altsasuk gero eta presentzia gutxiago zuen zelaian eta Amigok 2 gol sartu zituen etxekoen atean, norgehiagoka epaituta utziz.Gauzak horrela, sailkapenean aldaketa gutxi egon dira. Lehena Beti Onak izaten jarraitzen du 21 punturekin, Etxarri 9. da 10 punturekin eta Altsasu 13. 6 punturekin. Aste honetan Etxarri atzera berriro ere zelaira bueltatuko da San Ignacioren kontra jokatzeko eta Altsasu Ultzamaren kontra ariko da.