Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irailaren 7an Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuen aurtengo aurrekontuetan 327,25 milioi euroko gastu murrizketa eginen zuela. Yolanda Barcina Angulo buru duen kabineteak horrela aurtengo aurrekontuaren egonkortasuna bermatu nahi du. Iragarpen horrek gizarteko arlo asko ukitu ditu hezkuntza, osasuna eta beste. Oraingoan euskal hedabideen txanda da.Euskarabideak iragarri duenez, Nafarroako Gobernuak aurrekontuak "doitzeko" hartutako erabakiak "Euskararen gaineko programak komunikabideetan" kontu-sailari ere eragin dio. Euskarabideak jakinarazi duenez lastailaren 31ra arte justifikatutako gastuak ordaintzeko adina diru badu, baina urteko azken bi hilabeteetarako aurreikusia zuen dirurik ez dago.Euskarabideak bere diru-laguntzak bi epetan ordaintzen ditu. Diru-laguntzaren erdia jakinarazpenarekin batera, eta beste erdia gastuak justifikatu ondoren. Bigarren ordainketa horretan eginen du murrizketa Euskarabideak.KolpeaGuaixe astekariak onartutako diru-laguntza baino 1.933,06 euro gutxiago jasoko ditu. Beleixe Irratiak, berriz, 2.293,14 euro gutxiago. Hau da, Sakanako euskarazko hedabideak kudeatzen dituen Bierrik Fundazioak 4.226,2 euro gutxiago jasoko ditu Euskarabideatik.Fundazioko kudeatzaile Ainhoa Urretagoiena Arruabarrenak esan digunez, "ekonomia-egoera larria genuen eta erabakiak kolpe handi xamarra eman digu". Urretagoiena kexu azaldu da aurretik abisua ez dutelako jaso eta urte akabera bitarteko aurrekontuak onartuta daudenez, maniobrarako tarte gutxi gelditzen delako. Heldu den urteko aurrekontuekin zer gertatuko den ere kezka azaldu du.Iturri berriakFundazioko kudeatzaileak azaldu digunez, aurreikuspen beltzak egin dituztenez, Bierrik-etik ekimenak ere martxan jarri dituztela egoera ekonomikoa nola edo hala hobetzen saiatzeko.Horien artean Urretagoienak beleixeguaixe txartela nabarmendu du.Bierrik Fundazioko kudeatzaileak azaldu duenez, erakundeko egoera ez da sekula primerakoa izan. "Gainera ekonomia-krisiak Sakana ederki jo du. Bi egoera horiei aurre egiteko ideiarekin sortu du Bierrik Fundazioak txartela. "Horrela, txartel berri bakoitzagatik ibarreko euskarazko komunikabideak laguntzeko ekarpena egiten da. Gure egoera ekonomikoa egonkortzen lagunduko dute, erronka berrietarako bide emanez. Baina, bestetik, Sakanako establezimenduetan abantailak (deskontuak) eskaintzen dira".Urretagoienak azpimarratu du fundazioarendako txartela onuragarria den bezala, txartela eskuratzen dutenendako ere ona dela, "Sakanan bertan makina bat deskontu eskuratzeko aukera ematen baitu". Horrek, txartela ibarreko ekonomia biziberritzeko tresna bihurtu duela azaldu du Urretagoienak.Nola eskuratu?beleixeguaixe txartela 948 564 275 telefonora hots eginez, eskatu daiteke. Bestela, www.guaixe.net web orrian dagoen formularioa betez. Urteko 50 euro ordaindu behar dira. Abantailez gozatzeko aukeraz gain, errenta aitorpenean desgrabatu daiteke.