Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan jo duen haizeak eragin nabarmenak utzi ditu Uharte Arakilen eta Arbizun. Bi herrietan festetan plaza euritik babesteko jartzen diren toldoak txikitu ditu aireak. Uhartekoak hainbat urte zituen, baina Arbizukoa aurten mustu dute. Txistorra egunaren ondoren, igandeko atletismo probara arte utzi zuen jarrita udalak.100,2 km ordukoEtxarri Aranazko meteorologia estazioak astelehenean neurtu zuen haizearen abiadura maximoa.