Oroimenerako etorbide bat

Guaixe 2011ko urriaren 26a

Bearneko Gurs herrian Bigarren Mundu Gerran kontzentrazio-esparru bat sortu zuten. Espainiako errepublikaren alde borrokatutako milaka pertsona Frantzian zeuden eta Gurs-en moduko esparruetan sartu zituzten, alanbrez inguratuta, zaindariekin, eskubide gutxirekin, janari eskasekin eta egurrezko etxoletan pilatuta. Gurs-en pilatutako euskaldun kopuru handiagatik Frantziako administrazioak camp des basques izena eman zion.Kontzentrazio esparrua zabalik egon zen sei urtetan 60.559 pertsona pasa ziren, haietatik 22 sakandarrak izan ziren. Pertsona haiek guztiak gogoan izateko urtero Gursen ekitaldi bat egiten da. Igandean egin zuten aurtengo ekitaldia eta etorbide bat mustutzeko balio izan zuen, Allée des Internés. Etorbide horren bi aldeetara granitozko 27 zutabe daude. Haietako bik esparruan izan ziren Euskal Herriko 800 militante politikoak eta 6.555 errepublikaren aldeko soldadu euskaldunak gogorarazten dituzte. Eusko Jaurlaritza izan da bi zutabe horiek ordaindu dituena. Hilerri batek ere gogora ekartzen du Gursen izandako esparru hura.SakandarrakGurs-eko kontzentrazio-esparruan sartuak zeuden pertsona haien burua antolatu zuten. Hasieran haien buru Martin Soler Zangitu sozialista altsasuarra izan zen. 142 Brigada Vasco Pirenaica zeritzon taldeko kapitain nagusia izan zen Kataluniako frontean. 1939ko otsailaren 12an Gurseko esparruan sartu zuten. 28 urte zituen: "Uri polit oneko Alkate jauna" deitzen zion Gesalibarrek bere kronika batean.22 sakandarrak  Izurdiaga (1)Julio Monedero Simon    JSU/UGTEtxarri-Aranatz (2)Bonifacio Fernandez Aiestaran UGTAntonio Velasco Arana    UGTAltsasu (16)Valeriano Albistur Mazkiaran UGTJoaquin Etxeberria Imaz    UGTJose Garnes Santesteban    UGTJose Mª Gorospe Zelaia    CNTFrancisco Lezea Larraza    UGTJavier Mazkiaran Larraza    EAE-ANVDomingo Otxoa Imaz        UGTModesto Prieto Alvarez    JSUEsteban San Jose GallegoMartin Soler Zangitu        PSOEEnrique Urizar Zelaia        UGTOctavio Victoria Lacilla    PSOEJose Zelaia Agirre        CNTCristobal Zelaia Iriarte    CNTJose Zornotza Zangitu    UGTJuan Zufiaurre GarciaOlatzagutia (1)Carmelo Gauna Malo        EAE-ANVZiordia (2)Valentin Agirre Goikoetxea    UGTBlas Lategi Arozarena    PCE