Euskal Herriko mapak liburura

Guaixe 2011ko urriaren 26a

Txalaparta argitaletxeak Jose Mari Esparza Zabalegiren azken liburua argitaratu du, Mapas para una nación izenekoa. Liburuaren hitzaurrea Egiarretako Juan Madariaga Orbeak, NUPeko historia irakasleak, egin du. Gaur aurkeztu dute liburua Iruñean.Liburuak Euskal Herriko lau edo zazpi probintziak jasotzen dituen mila mapa baino gehiago biltzen ditu, baita azken mendeetan editatu den kartografia ere. Horrela erantzun dio Esparzak azken hamarkadan Euskal Herria kontzeptuari egin zaion aurrekaririk gabeko erasoari. "Oinarri historikorik gabea", "entelekia", "asmakizuna", "iruzurra"... zela ziotenen aurrean, mapak bildu ditu. Era berean, euskaldunen herriaren izenaren historia aztertzen du mundu osoko literaturan, entziklopedietan, bidaiarien gidaliburuetan, bando ofizialetan.