Hezkuntza publikoko grebak jarraipen handia izan du

Guaixe 2011ko urriaren 27a

Nafarroako Gobernuak hezkuntza arloan iragarri duen aurrekontu murrizketaren kontra protesta egiten ari dira irakasle eta gurasoak. STEE-EILAS, LAB, CCOO, CSIF eta ELA sindikatuek deituta gaur greba eguna eginen dute. Deialdiak Sakanako ikastetxe publikoetan jarraipen zabala izanen du. Sindikatu deitzaileak, gainera, familiei zuzendu zaizkie gaurkoan haurrak eskolara ez eramateko, eskolak hutsik egoteko. "Eskola denena dela eta familiek ere hezkuntza komunitatea osatzen duten heinean murrizketak haiei ere eragiten diete". Hala ere, ikastetxe guztietan derrigorrezko gutxieneko zerbitzua egonen da.MozioaIrurtzungo eta Altsasuko udalek, bestalde, Hezkuntza Departamentuari eskatu diteo berehala eten ditzala hezkuntza publikoan egiten ari den murrizketak. Horrekin batera eskatu dute "izandako murrizketa horiek sortutako kalteak ahal den neurrian konpon ditzala". Udalek onartutako mozioan ere departamentuari eskatu diote "errespeta ditzala ordezkapenei, banaketa nahiz irakasle-ikasle ratioei buruz Nafarroako Hezkuntza Publikoa hobetzeko Itunean ezarritako irizpideak".