Sare sozialen erabilera turismo arloan

Guaixe 2011ko urriaren 27a

Horretan trebatzen ari dira zortzi pertsona atzo eta gaur, Cederna Garalurrek antolatutako ikastaroan. Guztiak ere ibarrean turismo arloan lan egiten duten pertsonak dira. Elkartearen Arbizuko egoitzan izan da ikastaroa. Garalurreko Marian Serranok esan digunez, "sare sozialak zer diren, zertarako erabiltzen diren eta balio duten azaldu zaie parte-hartzaileei". Praktikatzeko Twitter eta Facebook sare sozialetan profilak sortuz praktika egin zuten ikasleek.Serranok azaldu digunez, ikasle kopuru txikiak hartzen dituzte prestakuntza pertsonalizatzeko.Ikastaro gehiagoKostuen kudeaketa Enpresa Txiki eta Ertainetan (ETE),  azaroaren 16an eta 18an, 9:30etik 12:30era, Arbizun. Fakturen eta kobrantzen kudeaketa ETEetan, azaroaren 23an eta 25ean 9:30etik 12:30era, Arbizun.