Bilduk Nafarroako aurrekontuez lan saioa egin du

Guaixe 2011ko urriaren 27a

Atzokoan Irurtzungo kultur etxean 45 pertsona elkartu ziren, Bilduk Nafarroako aurrekontuen inguruan egindako lan saioan. Aitziber Sarasola, koalizioko parlamentariak sakandarren eta ibarreko eragileen iritziak eta hainbat proposamenak jaso zituen, gero Nafarroako Parlamentuko aurrekontu eztabaidara eramateko. Orriak ere banatu zituen gerora ekarpen gehiago egiteko aukera emanez. Bilduko parlamentariak jakinarazi zuenez, aurrekontuak ezin dira prestatu herritarrei bizkar emanda.Sarasola bera izan zen astelehenean Nafarroako Gobernuak atzokoan aurkeztu zuen 2012ko aurrekontu aurreproiektuaren ildoak sakandarrei azaldu zizkiena. Koalizioa gastu sozialaren alde eta horri kontra eginen dion guztiaren aurka azalduko dela aurreratu zuen.