2. mailako lau eta erdikoa aurrera

Guaixe 2011ko urriaren 31

Bihar jokatuko da 2. mailako lau eta erdiko finalerdietako lehen partidua Eibarko Astelena pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etan. Ongay satrustegiarrak eta Mendizabal IIIak jokatuko dute norgehiagoka.Gainera, partidua bukatuta lehen mailako partiduaz gozatzeko aukera izango da. Gonzalez-Zabaleta eta Idoate-Zubieta bikoteak izango dira partidua jokatuko dutenak.