Foruzaingoaren salaketak trafiko segurtasunagatik

Guaixe 2011ko azaroaren 2a

Igandean Foruzaingoak emakume arbizuar bati salaketa jarri zion Arakilen, kontrol batean behar baino alkohol tasa handiagoa emateagatik. Larunbatean, berriz, Foruzaingoak gizon irurtzundar bat geldiarazi zuen Etxarrenen. Antza, alkoholemia proba lautan egin zuen gaizki, propio. Horregatik, alkoholaren eraginpean gidatzea eta probak egitera ukatzea leporatu zion Foruzaingoak. Pasa den astelehenean Lakuntza auto istripu bat izan zen eta gidaria arin zauritu zen. Foruzaingoak gidaria denuntziatu egin zuen droga toxiko eta estupefazienteen eraginpean gidatzeagatik.