AHTren kontrako tarta arbazuarra

Guaixe 2011ko azaroaren 2a

Tolosan Barcinari tarta bota ondoren Foruzaingoak Gorka Ovejero Ganboa Mugitu!ko kidea atxilotu. Agintarien kontrako atentatua leporatu diete hiru atxilotueiAurreko ostegunean Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak, Okzitaniako Libertat mugimenduaren sostenguarekin, Okzitaniako hiriburuan, Tolosan, AHTren aurkako protesta egin zuen. Pirinioko Lan Komunitatearen osoko bilkura eten zuen Mugitu!ko kideek eta Euskal Herrian AHTen inposaketa salatzeko, han zegoen Euskal Herriko goi mailako ordezkari bakarraren kontra, Yolanda Barcina Nafarroako presidentea, hiru tarta bota zizkioten.Ostiral arratsaldean Gorka Ovejero Ganboa arbazuarra atxilotu zuen Foruzaingoak, Barcinari tarta botatzea leporatuta. Ostiral gauean aske gelditu zen, baina agintarien kontrako atentatua leporatuta Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko du. Ekintzari kalifikazio hori ematea da ekintza estatuko auzitegi batean epaitzeko modu bakarra. DNA laginak ematera behartu zituen Foruzaingoak hiru atxilotuak.Mugitu! desobedientzia mugimenduak nabarmendu nahi izan zuen ekintzak ez zuela izaera biolentorik. " Agintari politiko, enpresari edota gobernarien kontrako tartakadak ematea mundu osoan erabiltzen ari da salaketa modua da". Eta ziurtatu zutenez, "ekintza mota honen helburua ez da inola ere kalte fisikoak eragitea, agintari horren irudia kaltetzea baizik. Hortaz, ekintza mota honen izaera komikoa eta aldarrikatzailea azpimarratu nahi dugu". Tolosan ekintza normaltasunez eta arazorik gabe hartu zutela azaldu zuten mugimenduko kideek eta ez zela poliziaren esku-hartzerik izan. Mugitu!k Nafarroako erakundeen eta Yolanda Barcina beraren biktimismoa salatu zuen eta horren atzean manipulazio politikoa besterik ez du ikusten. Desobedientzia mugimenduak, atzera ere, "Euskal Y"-aren obrak  geldiaraztea eta Nafarroako AHTren korridorearen egitasmoa bertan behera uztea eskatu zuenPegatinakMugitu! Desobedientzia mugimenduak bultzatuta AHTren aurkako oposizioa modu bisual eta deszentralizatu batean kaleratzeko helburuarekin, asteburuan Sakanako herri gehienetan AHTren aurkako milaka pegatina jarri ziren.