Ongayk ez zuen lortu Mendizabal IIIa garaitzea. Ongay 11 - Mendizabal III 22

Guaixe 2011ko azaroaren 2a

Atzo jokatu zen Eibarko Astelena pilotalekuan 2. mailako lau eta erdiko finalerdietako partidua. Ongay eta Mendizabal IIIaren arteko partiduak ikusmira handia sortu zuen, baina azkenean 284 pilotada eta 50 minutuko partidu gogorraren ondoren, norgehiagoka antzuolarraren alde bukatu zen.Partidua satrustegiarraren aldeko tantoekin hasi zen, baina 0-9ko partzialarekin zail gauzak samar jarri zitzaizkion. Mendizabal IIIak bere eremu eraman zuen aurkaria, airez, bote luzez, nahi zuen lekura eramanez eta pixkanaka-pixkanaka bere markagailuan tantoak pilatuz.Biek oso partidu ona jokatu zuten, baina azkenean Mendizabal IIIak lortu zuen 22ra lehenengo iristea. Nabarmentzekoa izan zen 8-17 tantoa, partiduko onena. Ongay nagusi zen, baina kolpe txar batekin antzuolarrak txokora eraman zuen pilota eta satrustegiarrak ezin izan zion aurre egin dejadari. Partidua bukatu aurretik, Ongayk tanto batzuk egitea lortu zuen, markagailua zertxobait apainduz.Gauzak horrela, satrustegiko pilotaria 4. kokatu da sailkapenean. Hurrengo partidua Albisuren kontra jokatuko du Muskizen.Gonzalez-Zabaleta 18 / Idoate-Zubieta 22Arratsaldeko bigarren partiduan, sakandarrak aurrez aurre izan ziren. Gonzale eta Zabaletak Idoate eta Zubieta bikote izan zuten aurkari. Laurek partidu polita jokatu zuten eta azkenean Idoate-Zubieta bikoteak lortu zuen garaipena, markagailua 18-22 utziz.