Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lastaila akaberan irailean baino 2.153 nafar gehiago zeuden langabezian. Foru erkidegoan dauden langabetuak, guztira 44.771 dira, haietatik 23.315 emakumezkoak eta gainontzeko 21.456 gizonezkoak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Altsasuko bulegoan ere langabeziak gora egin du. Lastaila iraila akaberan baino 36 langabetu gehiagorekin itxi du. %2,67ko hazkunde horrekin Altsasuko enplegu bulegoan izena emanda 1.386 pertsona daude. Enplegu bulego berean aurreko hilean 358 lan kontratu sinatu ziren. Haietatik 21 besterik ez ziren mugagabeak izan.