Musika eskoletarako 50.463,18 euro

Guaixe 2011ko azaroaren 2a

Irurtzungo, Lakuntzako, Etxarri Aranazko, Altsasuko eta Olaztiko udalek herrietako musika eskoletarako diru-laguntza jaso dute. Guztien artean 50.463,18 euro jaso dituzte, urtearen azken seihilekoari dagokiona hain zuzen ere. Udalak aspaldi kexu dira Nafarroako Gobernuak emandako diru-laguntzak gero eta txikiagoak direlako eta musika eskolen aurrekontua, gero eta gehiago, udalen eta ikasleen bizkar dagoelako.Herria KopuruaIrurtzungo Udala    7.754,92Lakuntzako Udala6.910,94Etxarri Aranazko Udalaren Musika Patronatua13.833,23Altsasuko Udalaren Musika Patronatua19.348,37Olaztiko Udalaren Musika Patronatua  2.615,72