Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erantzuna Mintzakiden duzu. Dagoeneko lau talde biltzen hasi diraEuskara ikasi berri eta erabili nahian dabiltzanak. Euskaraz ez hitz egiteagatik ahaztu zaienak. Edo inguruan euskaldunik ez izan eta euskaraz hitz egin nahi dutenak. Egoera bat edo bestea bizi, guztiak ere Mintzakiden dute bilgunea. Astean behin euskaraz hitz egiteko hitzordua jarri eta nahi den jarduera eginez hizketatzea da Mintzakideren helburua.Sakanan lau talde sortu dira eta dagoeneko denak martxan daude. Hala, astearteetan, 10:00etan, Altsasun kafea hartzera biltzen da talde bat. Altsasun bertan gauza bera egiten du beste talde batek, ostegunetan, 17:00etan. Ostiraletan, 15:30ean, Etxarri Aranatzen beste Mintzakide talde bat biltzen da plazan. Azkenik, Irurtzungo, ostiralero, 17:05ean talde bat biltzen da kafea hartzera eta hizketatzera. Dagoeneko 15 sakandar dira ekimenean parte hartzen ari direnak. InformazioaMintzakidez gehiago jakin edo parte hartzeko, jo sakana_mintza@aek.org e-postara, http://sakanamintza.blogspot.com/ helbidera edo 948 468 258 telefonora.