Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Deikaztelu eta Itsaso arteko 400 kV-ko linearen ibilbide berrirako balio dute Deikaztelu - Gasteiz proiektua atzera botatzeko balio izan zutenak, dio Autopista elektrikorik ez plataformakLastailaren 21ean aurkeztu zen jendaurrean Autopista elektrikorik ez plataforma. Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat udalek eta kontzejuk osatzen dute, hainbat eragilerekin batera. Plataformako ordezkariek nabarmendu zutenez, 400 kV-ko argindar linea egiteko ez dago "justifikaziorik". Horrekin batera, plataformako kideek azaldu dutenez, lineak eragingo dituen ingurumen eta paisaia eraginak "ezin dira onartu". Autopista elektrikorik ez plataformako kideak, aldi berean, kexu azaldu ziren lineak sozio-ekonomian, turismoan edo ondarean izanen duen eraginaren nahikoa informazio ez dutelako. Horregatik, plataformak Red Electrica Española enpresari egitasmoa erretiratzeko eskatu diote. Halakorik egiten ez badu, erakunde publikoei baimenak ukatzea eskatu dute. Plataforma dagoeneko lineak ukitutako udal eta kontzejuetan mozioak aurkezten ari da. EkimenakMozioak aurkeztearekin batera, aldizkari bat argitaratuko du plataformak eta hitzaldiak emanen ditu.