VI. Mikro-ipuin lehiaketa abian

Guaixe 2011ko azaroaren 2a

Euskara Kultur Elkargoak eta Pamiela Argitaletxeek VI. Mikro-ipuin lehiaketa iragarri dute. Nafarroako ikastetxeetako ikasleei zuzendutako lehiaketa izan arren, sariek txapelketa "sakandartu" dutela esan dezakegu. Izan ere, urtero-urtero Sakanara dator sariren bat. Joan zen edizioan, Iturmendiko herri eskolako Aaron Arbizu etxarriarra nagusitu zen LHko kategorian. Aurreko edizioan, berriz, Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxeko Oier Larunbe nagusitu zen.Mikro-ipuinen lehiaketan gehienez ere 100 hitz edo 12 lerroko ipuinak idatzi behar dira euskaraz. Aurten lehen aldiz, A ereduko ikastetxeen kategoria ireki dute. Beraz, hiru sari nagusi banatuko dira: D ereduko Lehen Hezkuntzakoa, D ereduko Bigarren Hezkuntzakoa eta A eredukoa. Epaimahaia Aingeru Epaltzak, Angel Errok, Inma Erreak eta Toño Murok osatuko dute.Idazlanak onartzeko epea 2011ko azaroaren 30ean amaituko da.