Profesionalek Antzoki Sarea bultzatzea eskatzen dute

Guaixe 2011ko azaroaren 2a

Nafarroako antzokietako profesionalek Nafarroako Antzokien Sareak bultzada behar duela diote. Nafarroako Gobernuak 2009an sortu zuen egitasmoa, arte eszenikoetako kalitatezko programazio egonkorra sortzeko eta arloa profesionalizatzeko helburuarekin. Antzokietako produktoreen, arte eszenikoetako profesionalen eta udaletako kultur teknikarien iritziz, "helburuak ez dira bete". Kultur teknikarien iritziz Sarea diru laguntzak banatzera bultzatu da, baina ez du helburu nagusia bete: arte eszenikoak bultzatzea. Nafarroako Arte Eszenikoetako Profesionalen elkarteko lehendakariak, Izaskun Mujika ihabartarrak, salatzen dute "inoiz baino lan gutxiago dutela". Diru laguntza sail berria dago, baina lehendik zeuden batzuk desagertu dira, esaterako, Herriz herri eta Udaberriko eta Udazkeneko birak. Nafarroako 26 udal daude Antzokien Sarean, baldintza zehatzak betetzen dituztenak. Haien artean daude Irurtzun, Etxarri Aranatz, Altsasu eta Olazti. Aurten Antzokien Sareak 617.000 euroko aurrekontua zuen eta horietatik 417.500 udaletara bideratzen zen. Diru laguntzak baremo baten arabera banatzen dira. 200.000 euro, berriz, Gerentziara zuzenduta daude, kultur eragileen iritziz "gehiegizkoa kopurua". "Gardentasun falta" salatzen dute.