Kultura jardueretarako laguntzak aztergai

Guaixe 2011ko azaroaren 2a

Juan Luis Sanchez de Muniain, Nafarroako Gobernuko Kultura, Turismo eta Instituzio Harremanetako Kontseilaria, eta Ana Zabalegi, Kultura Zuzendari Nagusia, Mariano Herrero, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko buruarekin bildu ziren astelehenean. Bileraren helburua kulturara bideratutako diru-laguntzak "koordinatu, optimizatu eta eraginkor egitea" da. 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuan 890.000ko diru saila aurreikusten da toki entitateetan kultura zabaltzeko. Bi erakundeek lan-mahaia osatuko dute "diru-laguntzak ahalik eta modu eraginkorrenean banatzeko irizpideak ezartzeko". Nafarroako Gobernuak toki entitateetan kultura zabaltzeko egitasmoen artean daude Arte eta Kultura programak eta Antzokien Sarea. Azken horretan daude Irurtzungo, Etxarri Aranazko, Altsasuko eta Olaztiko kultur guneak.