Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak Burundako bi herrietan gas naturala banatzeko lanak egiteko baimena eman du. Gas Navarra SA da enpresa sustatzailea. Sakana zeharkatzen duen gasbidean, Urdiainen hartune edo banaketa-gune eta erregulazio estazio berria eginen du enpresak. Lan horietarako 43.505,83 euro bideratuko ditu Gas Navarrak. Banaketa gune horretatik Iturmendirako eta Urdiainerako sarea luzatuko du enpresak. Guztira 7.073 metroko sarea eginen du, gutxi gorabehera. Lanen aurrekontua 405.372,16 eurokoa da.